Arratsaldean euritara joko du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko urriaren 19a

Goizetik hasita zeruan hodei asko agertuko da. Goizean, erdi eta goi-mailakoak izango dira, eta eguerditik aurrera aldiz, hodei trinkoagoak.

Arratsaldeko lehen orduan fronte bat iritsiko da, eta euritara joko du. Zaparradak ez dira mardulak izango, eta litro gutxi izango da. Hala ere, arratsalde bustia izango da. Hego-haizeak zakar joko du goizean, arratsaldean mendebaldetik finkatu eta ahulduko da. Tenperaturak behera egingo du, eta 22-24 gradu harrapatuko ditu, gehienez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!