Zerua ia erabat urdin

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko urriaren 17a

Goizean, berriro ere hodei baxu batzuk agertuko dira zeruan, eguzkiak azkar batean xurgatuko dituenak. Behe-laino puntu bat ere ager daiteke, baina azkar jasoko du.

Ondoren, zerua ia erabat urdin agertuko da, eta halaxe eutsiko dio azken orduak arte. Gau aldera, hodei baxuren bat edo beste agertuko da. Goizean hego-ekialdeko haizea nagusituko da eta arratsaldean ipar-ekialdekoa. Tenperaturan aldaketa gutxi, 21-23 graduan errendituko dira balio altuenak.

Bihar goizean goiz zerua urdin agertuko da, baina goizak aurrera egin ahala, mendebaldetik hodei baxuak iritsiko dira. Hodei hauek zeruari kolore zurixka emango diote, eta halaxe mantenduko da arratsalde guztian zehar. Hala ere, ez dute bestelako ondoriorik ekarriko, eta giroa lasaia izango da. Hego-haizea nagusituko da egun osoan zehar, nahiz eta, arratsaldean tarteka iparrak muturra sartu. Tenperaturak gora egingo du; 23-25 graduan errendituko dira balio altuenak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!