Giro atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko urriaren 16a

Hodei baxu batzuk zeruan direla hasiko da eguna, baina eguzkiak azkar batean xurgatuko ditu eta giroa ederra eta atsegina izango da.

Arratsaldeko ordurik gehienetan antzeko joera errepikatuko da, eta zerua ia erabat urdin egongo da. Azken orduetan hodeiak ugarituko dira, baina ez du euririk egingo. Hego-ekialdeko haizea nagusituko da goizean eta iparraldekoa arratsaldean. Tenperaturak gora egingo du eta 21-23 graduan errendituko da.

Bihar goizean, berriro ere hodei baxu batzuk agertuko dira zeruan, eta eguzkiak azkar batean xurgatuko ditu. Behe-laino puntu bat ere ager daiteke, baina azkar jasoko du. Ondoren zerua ia erabat urdin agertuko da eta halaxe eutsiko dio azken ordura arte. Gau aldera, hodei baxuren bat edo beste agertuko da. Goizean hego-ekialdeko haizea nagusituko da eta arratsaldean ipar-ekialdekoa. Tenperaturan aldaketa gutxi, 21-23 graduan joko du goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!