Ostarte zabalak irekiko dira

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko urriaren 15a

Zerua ia erabat estalirik agertuko da egunaren lehen orduetan.

Hala ere, ez da euririk espero, eta gainera, orduek aurrera egin ahala, ostarte zabalak nagusituko dira. Eguerdian eta arratsaldeko ordurik gehienetan ostarte zabalak nagusituko dira. Azken orduetan, hodeiak ugaritu eta zerua estalirik geratuko da. Euririk gabe, hala ere. Haizeak iparraldetik joko du egun osoan zehar, eta tenperaturak beheraka jarraituko du. 20-22 graduan joko du goia.

Bihar, hodei baxuekin hasiko da eguna, baina eguzkiak azkar batean xurgatuko ditu eta giroa ederra eta atsegina izango da. Arratsaldeko ordurik gehienetan antzeko joera izango da, eta zerua ia erabat urdin egongo da. Azken orduetan hodeiak ugarituko dira, baina ez du euritarako joerarik izango. Hego-ekialdeko haizea nagusituko da goizean eta iparraldekoa arratsaldean. Tenperaturak gora egingo du eta 21-23 graduan joko du goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!