Giro atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko urriaren 14a

Erdi-mailako hodei batzuk ostarte zabalekin tartekatuz hasiko da eguna eta giroa polita eta atsegina izango da.

Arratsaldean aldiz bero-hodei batzuk garatuko dira barnealdetik barrena, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta eguraldi lasaiak jarraituko du. Goizean haizea aldakor ibiliko da, eta arratsaldean iparraldetik finkatuko da. Tenperaturak behera egingo du, eta 21-23 graduan joko dute goia.

Bihar, zerua ia erabat estalirik agertuko da egunaren lehen orduetan. Hala ere, ez da euririk espero eta gainera orduek aurrera egin ahala ostarte zabalak nagusituko dira. Eguerdian eta arratsaldeko ordurik gehienetan ostarte zabalak nagusituko dira. Azken orduetan hodeiak ugaritu eta zerua estalirik geratuko da. Haizeak iparraldetik joko du egun osoan zehar, eta tenperaturak beheraka jarraituko du, eta 20-22 graduan joko du goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!