Arratsaldean zehar, apenas ikusiko da hodeirik zeruan; honela, giro eguzkitsu eta ederrak jarraipena izango du. Azken orduetan, goi-hodei batzuk agertuko dira, baina batere trabarik egin gabe eguzkiari. Hego-ekialdeko haizea nagusi izango da goizean, eta arratsaldean iparraldekoa gailenduko da. Tenperaturak goraka jarraituko du; honela, 25-27 graduan joko dute goia balio altuenek.