Eguraldi eguzkitsu eta ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko urriaren 11

Behe-lainoa agertuko da goizean, baina eguzkiak nahiko azkar xurgatuko du, eta behin behe-lainoa desagertu ostean, eguraldi eguzkitsu eta ederra nagusituko da.

Arratsaldean, apenas ikusiko da hodeirik zeruan, eta horrela, eguraldi eguzkitsu eta ederrak jarraipena izango du eguna amaitu bitarte. Goizean, hego-ekialdeko haizea ibiliko da, eta arratsaldean ipar-ekialdera egingo du. Tenperaturak nabarmen gora egingo du, eta 24-26 graduan joko du goia.

Bihar goizean berriro ere behe-laino pixka bat sor badaiteke ere, eguzkiak oso azkar xurgatuko du, eta zerua urdin agertuko da. Arratsaldean zehar, apenas ikusiko da hodeirik zeruan; honela, giro eguzkitsu eta ederrak jarraipena izango du. Azken orduetan, goi-hodei batzuk agertuko dira, baina batere trabarik egin gabe eguzkiari. Hego-ekialdeko haizea nagusi izango da goizean, eta arratsaldean iparraldekoa gailenduko da. Tenperaturak goraka jarraituko du; honela, 25-27 graduan joko dute goia balio altuenek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!