Garbitzeko joera

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko urriaren 10a

Hodei askorekin hasiko da eguna, eta oraindik ezin da baztertu euri langar pixka bat egitea.

Hala ere, gehienez eguerdirako ateri geratuko da. Arratsaldean, nahiz eta zerua ez den erabat garbituko, eguraldi eguzkitsu eta ederra nagusituko da. Goizean iparraldeko haizea nagusituko da, eta arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko da. Tenperaturak antzeko jarraituko du, 17-19 graduan joko du goia egunaren erdiko orduetan.

Bihar behe-lainoa agertuko da goizean, baina eguzkiak nahiko azkar xurgatuko du, eta behin behe-lainoa desagertu ostean, eguraldi eguzkitsu eta ederra nagusituko da. Arratsaldean, apenas ikusiko da hodeirik zeruan, eta horrela, eguraldi eguzkitsu eta ederrak jarraipena izango du eguna amaitu bitarte. Goizean, hego-ekialdeko haizea ibiliko da, eta arratsaldean ipar-ekialdera egingo du. Tenperaturak nabarmen gora egingo du, eta 24-26 graduan joko du goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!