Giro tristea

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko urriaren 9a

Giro tristearekin hasiko da eguna, zerua estalirik egongo da eta euri giroa nagusituko da.

Zaparrada txiki batzuk botako ditu. Arratsaldean antzeko joera errepikatuko da, baina euri gutxiago botako du, erabat atertu gabe. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da, tenperaturak behera egingo du, eta 17-19 gradua joko du goia.

Bihar, hodei askorekin hasiko da eguna, baina goizak aurrera egin ahala, pixkana ostarteak gailenduko dira. Arratsaldean, nahiz eta zerua guztiz ez garbitu, eguraldi eguzkitsu eta ederra nagusituko da. Goizean iparraldeko haizea nagusituko da, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuz. Tenperaturak koska bat gora egingo du, eta 19-20 graduan joko du goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!