Eguraldi atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko urriaren 8a

Goizean hodeiak ostarte zabalekin tartekatuko dira, eta eguraldia argia eta atsegina izango da.

Arratsaldean hodeiak nagusitu eta zerua estaliko dute. Azken orduan eta gauean euri langar pixka bat egin dezake. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da, tenperaturak behera egingo du eta 20-22 graduan joko du goia.

Bihar, giro tristearekin hasiko da eguna; zerua estalirik egongo da eta euri giroa nagusituko da. Zaparrada txiki batzuk botako ditu, nahiz eta ez diren litro asko izango. Arratsaldean, antzeko joera errepikatuko da, baina euri gutxiago botako du, erabat atertu gabe. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da, tenperaturak behera egingo du, eta 19-20 graduan joko du goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!