Zeru urdina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko urriaren 7a

Behe-lainoa agertuko da goizeko lehen orduetan, baina eguzkiak goizean zehar jaso egingo du, eta zeruan urdina nagusituko da, tarteka goi-hodei fin batzuekin.

Arratsaldean, antzeko joera izango da, eta goi-hodei finak eta ostarte zabalak tartekatuko dira. Haizeak hego-ekialdetik joko du goizean, eta arratsaldean iparraldetik. Tenperaturak gora egingo du, eta 24-26 graduan joko du goia.

Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, baina giro nahiko argia nagusituko da. Orduek aurrera egin ahala, hodeiak ugaritu egingo dira, eta arratsaldean hodeiak nagusituko dira. Arratsalde erditik aurrera euri pixka bat izango da, bereziki gauean. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperaturak behera egingo du. 21-22 graduan joko du goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!