Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko urriaren 3a

Zeruan goi-mailako hodei dezente direla hasiko da eguna, nahiz eta, hauek ez dioten eguzkiari traba handirik egingo eta giroa ederra izango den.

Arratsaldean erdi-mailako hodeiak ugaritzen joango dira, eta arratsalde erditik aurrera zerua nahiko zikin geratuko da. Hala ere, ez da euririk espero. Haizeak goizean aldakor antzean joko du, tarteka hego ukitu batekin. Arratsaldean iparraldekoa nagusituko da. Tenperaturak behera egingo du, 20-22 graduan joz goia.

Bihar giro atseginarekin hasiko da eguna, non erdi eta goi-mailako hodei batzuk ostarte politekin tartekatuko diren eta giroa atsegina izango den. Arratsaldean aldiz, joera aldaketa bat emango da. Fronte bat iritsiko da, zerua estaliko da eta euritara joko du. Orokorrean ez da euri askorik espero, baina tarteka zaparrada politak botako ditu. Goizean hego-mendebaldeko haizea nagusituko da, arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatuz. Tenperaturak gora egingo du, 22-24 graduan joz goia. Gauean nabarmen freskatuko du.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!