Giro egonkorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Giro egonkorrarekin hasiko da eguna, non behe-lainoa agertuko den bailaretan, baina eguzkiak nahiko azkar xurgatuko duen.

Behin behe-lainoa jaso ostean, zerua urdin agertuko da eta giro eguzkitsuaz gozatu ahalko da. Arratsaldean goi-hodei finen bat salbu, giro ederrak jarraipena izango du. Hego-ekialdeko haizea nagusituko da goizean, ipar-ekialdera eginez arratsaldean. Tenperaturak gora egin eta 22-24 graduan joko du goia.

Bihar zeruan goi-mailako hodei dezente direla hasiko da eguna, nahiz eta, hauek ez dioten eguzkiari traba handirik egingo eta giroa ederra izango den. Arratsaldean erdi-mailako hodeiak ugaritzen joango dira eta arratsalde erditik aurrera zerua nahiko zikin geratuko da. Hala ere, ez da euririk espero. Haizeak goizean aldakor antzean joko du, tarteka hego ukitu batekin. Arratsaldean iparraldekoa nagusituko da. Tenperaturak behera egingo du, 20-22 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!