Giro argia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Behe-lainoa agertuko da bailaretan eta tarteka oraindik hodei baxuren bat edo beste agertuko da goizean, baina goizak aurrera egin ahala desagertzera egingo dute hodei hauek eta zerua urdin geratuko da.

Arratsaldean goi-hodei finen bat salbu, eguraldi eguzkitsu eta ederra nagusituko da denean. Goizean hego-ekialdeko haizea nagusituko da, arratsaldean ipar-ekialdera eginez. Tenperaturak antzeko jarraituko du, 19-20 graduan joaz goia.

Bihar giro egonkorrarekin hasiko da eguna, non behe-lainoa agertuko den bailaretan, baina eguzkiak nahiko azkar xurgatuko duen. Behin behe-lainoa jaso ostean, zerua urdin agertuko da eta giro eguzkitsuaz gozatu ahalko da. Arratsaldean goi-hodei finen bat salbu, giro ederrak jarraipena izango du. Hego-ekialdeko haizea nagusituko da goizean, ipar-ekialdera eginez arratsaldean. Tenperaturak gora egin eta 22-24 graduan joko du goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!