Ostarteak irekiko dira

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Hodei askorekin hasiko da eguna, non zerua estali samarrik agertuko den eta ez den baztertzen han-hemenka zipriztinen bat botatzea.

Eguerditik aurrera ordea, pixkanaka ostarteak irekitzen joango dira eta arratsalde erditik aurrera zerua nahiko garbi geratuko da. Ipar-haizea nagusituko da, arratsaldean ipar-ekialdeko ukituarekin. Tenperaturak antzeko jarraituko du, 17-19 graduan joaz goia.

Bihar behe-lainoa agertuko da bailaretan eta tarteka oraindik hodei baxuren bat edo beste agertuko da goizean, baina goizak aurrera egin ahala desagertzera egingo dute hodei hauek eta zerua urdin geratuko da. Arratsaldean goi-hodei finen bat salbu, eguraldi eguzkitsu eta ederra nagusituko da denean. Goizean hego-ekialdeko haizea nagusituko da, arratsaldean ipar-ekialdera eginez. Tenperaturak gora egingo du, 21-23 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!