Eguraldi ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Goizean goiz hodei baxu batzuk eta goi-mailako hodei fin batzuk agertuko dira, baina goizean zehar ostarteak irekiko dira eta eguraldi ederra nagusituko da.

Arratsaldean aldiz, itsasotik barrena hodeiak ugarituko dira, arratsalde erdirako zerua zikin geratuko da, gauean euri tantaren bat baztertu gabe. Hego-haize ahularekin hasiko da eguna, baina arratsaldean ipar-mendebaldekoa nagusituko da. Tenperaturak gora egingo du, 22-24 graduan joz goia.

Bihar hodei ugarirekin hasiko da eguna, non zerua estalita egongo den, mendi kontraren batean euri zipriztinen bat baztertu gabe. Arratsaldean aldiz, zerua ez da hain ilun egongo eta tarteka ostarte txikiren bat irekiko da. Gauean berriro ere hodeiak ugarituko dira, gauean euri pixka bat baztertu gabe. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da. Tenperaturak behera egingo du, 20-22 graduan joz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!