Giro dotorea

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Behe-lainoa eta lanbro lainoa agertuko dira goizean zehar, baina pixkanaka eguzkiak xurgatuko ditu eta giro dotorea geratuko da.

Arratsaldean goi-mailako hodei finen bat salbu, eguraldi eguzkitsu eta ederra nagusituko da. Gauean erdi eta goi-mailako hodeiak ugarituko dira. Goizean hego-ukituko haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldetik finkatuz. Tenperaturak gora egingo du, 20-22 graduan joz goia.

Bihar goizean goiz hodei baxu batzuk eta goi-mailako hodei fin batzuk agertuko dira, baina goizean zehar ostarteak irekiko dira eta eguraldi ederra nagusituko da. Arratsaldean aldiz, itsasotik barrena hodeiak ugarituko dira, arratsalde erdirako zerua zikin geratuko da, gauean euri tantaren bat baztertu gabe. Hego-haize ahularekin hasiko da eguna, baina arratsaldean ipar-mendebaldekoa nagusituko da. Tenperaturak gora egingo du, 22-24 graduan joz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!