Hodeiak nagusi

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Hodeiak eta ostarteak izango dira goizean goizetik, baina hodeiak nagusi izango dira eta han-hemenka euri pixka bat izango da.

Arratsaldean orokorrean aterruneak luzeak izango dira, baina hodeiek nagusi izaten jarraituko dute eta eguraldia erabat jaso ezinik ibiliko da. Ipar-haizea nagusituko da egun guztian zehar. Tenperaturak zertxobait gora egingo du, 16-18 graduan joaz goia.

Bihar behe-lainoa eta lanbro lainoa agertuko dira goizean zehar, baina pixkanaka eguzkiak xurgatuko ditu eta giro dotorea geratuko da. Arratsaldean goi-mailako hodei finen bat salbu, eguraldi eguzkitsu eta ederra nagusituko da. Goizean hego-ukituko haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldetik finkatuz. Tenperaturak gora egingo du, 20-22 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!