Atertzeko joera

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Giro motelarekin emango zaio hasiera egunari, non hodei asko izango den zeruan eta tarteka euri txiki pixka bat izango den.

Eguerditik aurrera pixkanaka atertzeko joera hartuko du eta ostarteak irekitzen joango dira, eguna giro nahiko argiarekin amaituz. Haize aldakorra nagusituko da, egunaren bigarren zatian ipar-ekialdeko ukitu batekin. Tenperaturan aldaketarik ez, 16-18 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

Bihar hodei batzuk agertuko dira zeruan eta baita behe-lainoa ere, baina eguzkiak nahiko azkar xurgatuko ditu eta giro argia nagusituko da. Arratsaldean, hodei solteren bat salbu, zeruan urdina nagusituko da eta eguzkia jaun eta jabe izango da. Hego-ekialdeko haizeak joko du, arratsaldean iparraldekoari paso emanez. Tenperaturak gora egingo du, 18-20 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!