Ostarteak tartekatuko dira

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Zeruan hodei asko dela hasiko da eguna eta egunsenti aldera oraindik euri zipriztinen bat edo beste izango da. Goizean zehar ordea euria asko gutxituko da eta tarteka ostarte txiki batzuk agertuko dira.

Arratsaldean zehar hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta nahiko giro ateria nagusituko da. Gauean, hori bai, euria ugarituko da. Ipar/ipar-ekialdeko haizea nagusituko da. Tenperatura antzeko kokatuko da, 16-18 graduan joaz goia.

Bihar giro motelarekin emango zaio hasiera egunari, non hodei asko izango den zeruan eta tarteka euri txiki pixka bat izango den. Eguerditik aurrera pixkanaka atertzeko joera hartuko du eta ostarteak irekitzen joango dira, eguna giro nahiko argiarekin amaituz. Haize aldakorra nagusituko da, egunaren bigarren zatian ipar-ekialdeko ukitu batekin. Tenperaturan aldaketarik ez, 16-18 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!