Bero hodeiak garatuko dira arratsaldean

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Hodeiak eta ostarteak tartekatuz hasiko da eguna, non erdi eta goi-mailako hodei batzuk ikusiko diren zeruan.

Arratsaldean aldiz, bero hodeiak garatuko dira, zerua zikinago agertuko da eta ez da baztertzen ekaitzen bat lehertzea, nahiz eta, probabilitatea txikia izango den, eta orokorrean, ateri egongo den. Hego-haizea nagusituko da egunaren lehen zatian, arratsaldean mendebaldekoa nagusituz. Tenperaturak antzeko jarraituko du, 31-34 graduan joz goia.
 
Bihar zerua zikin xamarrik agertuko da egunaren lehendabiziko zatian, non erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango diren. Hala ere, ateri egongo da eta giroa lasaia izango da. Arratsaldean aldiz, bero-hodeiak garatuko dira eta ekaitzetara joko du, bereziki ilunabar aldera. Zaparradak hegotik iparrera mugituko dira eta tarteka handiak izango dira, kazkabarra botatzea baztertu gabe. Goizeko hego-haizeak iparraldekoari emango dio paso arratsaldean. Tenperaturak behera egin eta 28-30 graduan joko du goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!