Eguraldi eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Eguraldi eguzkitsuarekin hasiko da berriro ere eguna, non zeruan apenas ikusiko den hodeirik eta giroa eguzkitsua eta ederra izango den.

Arratsaldean, hodei solteren bat salbu, eguraldi eguzkitsu eta ederrak jarraipena izango du eguna amaitu bitarte. Hego-ekialdeko haizea nagusituko da, nahiz eta, ez den baztertzen arratsaldean ipar-ekialdekoak muturra sartzea. Tenperaturak nabarmen gora egin eta beroa handia izango da, 32-34 graduan joaz goia.

Bihar hodeiak eta ostarteak tartekatuz hasiko da eguna, non erdi eta goi-mailako hodei batzuk ikusiko diren zeruan. Arratsaldean aldiz bero hodeiak garatuko dira, zerua zikinago agertuko da eta ez da baztertzen ekaitzen bat lehertzea, nahiz eta, probabilitatea txikia izango den. Hego-haizea nagusituko da egunaren lehen zatian, arratsaldean mendebaldekoa nagusituz. Tenperaturak antzeko jarraituko du, 31-34 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!