Bero egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Giro ederrarekin hasiko da eguna, nahiz eta, lehen orduan hodei baxuren bat edo beste eta behe-laino puntu bat agertuko diren.

Eguzkiak segituan xurgatuko ditu eta zerua nahiko urdin geratuko da. Arratsaldean goi-hodei fin batzuk ikusiko dira zeruan, baina eguzkiari trabarik egin gabe eta giro ederra nagusituz. Hego-haizea ibiliko da goizean, arratsaldean iparraldera aldatuz. Tenperaturak gora egingo du eta bero egingo du, 28-30 graduan joaz goia.

Bihar eguraldi eguzkitsuarekin hasiko da berriro ere eguna, non zeruan apenas ikusiko den hodeirik eta giroa eguzkitsua eta ederra izango den. Arratsaldean, hodei solteren bat salbu, eguraldi eguzkitsu eta ederrak jarraipena izango du eguna amaitu bitarte. Hego-ekialdeko haizea nagusituko da, nahiz eta, ez den baztertzen arratsaldean ipar-ekialdekoak muturra sartzea. Tenperaturak nabarmen gora egin eta beroa handia izango da, 33-35 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!