Goizean zehar atertu eta ostarteak irekiko dira

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Hodei askorekin hasiko da eguna eta oraindik goizeko lehen orduan eta han-hemenka euri pixka bat izango da. Goizean zehar atertu eta ostarteak irekitzen hasiko dira.

Arratsaldean zehar ostarte ederrak nagusituko dira eta giroa ederra eta nahiko eguzkitsua izango da. Goizean ipar-haizea nagusituko da, arratsaldean ipar-ekialdera eginez. Tenperaturak gora egingo du 21-23 graduan joaz goia.

Bihar giro ederrarekin hasiko da eguna, nahiz eta, lehen orduan hodei baxuren bat edo beste eta behe-laino puntu bat agertuko diren. Eguzkiak segituan xurgatuko ditu eta zerua nahiko urdin geratuko da. Arratsaldean goi-hodei fin batzuk ikusiko dira zeruan, baina eguzkiari trabarik egin gabe eta giro ederra nagusituz. Hego-haizea ibiliko da goizean, arratsaldean iparraldera aldatuz. Tenperaturak gora egingo du eta bero egingo du, 28-30 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!