Euri txikia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Hodei askorekin hasiko da eguna, non goizak aurrera egin ahala ugaritu egingo diren. Hodei hauek goiz erditik aurrera euri txiki pixka bat utziko dute.

Euri txikiak jarraipena izango du arratsaldeko lehen orduak arte, baina ondoren atertzera egingo du eta ostarte txiki batzuk irekiko dira. Haizea aldakor antzean ibiliko da, betiere, ipar ukitu batekin. Tenperaturan ez da aldaketarik emango, 22-24 graduan joz goia.

Bihar behe-laino artean esnatuko da eguna, baina eguzkiak nahiko azkar xurgatuko du eta ondoren zerua urdin agertuko da. Arratsaldean zehar apenas ikusiko den hodeirik, eguraldi eguzkitsu eta ederrak jarraipena izanik eguna amaitu bitarte. Haizeak hego ukitua izango du goizean, arratsaldean iparrak muturra sartuz. Tenperaturak gora egingo du, 25-27 graduan joz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!