Giro motelarekin hasiko da eguna

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Giro motelarekin hasiko da eguna, non hodeiak ugariak izango diren eta oraindik tarteka euri langar pixka bat izango den.

Eguerdirako edo gehienez arratsaldeko lehen ordurako ateri geratuko da eta egunaren bigarren zatian hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, giro atsegina nagusituz. Goizeko ipar-mendebaldeko haizeari, hego-mendebaldekoak emango dio paso. Tenperaturak gora egingo du, 22-24 graduan joz goia.

Bihar hodei askorekin hasiko da eguna, non goizak aurrera egin ahala ugaritu egingo diren. Hodei hauek goiz erditik aurrera euri txiki pixka bat utziko dute. Euri txikiak jarraipena izango du arratsaldeko lehen orduak arte, baina ondoren atertzera egingo du eta ostarte txiki batzuk irekiko dira. Haizea aldakor antzean ibiliko da, betiere, ipar ukitu batekin. Tenperaturan ez da aldaketarik emango, 22-24 graduan joz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!