Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Hodei ugarirekin hasiko da eguna, zerua estali xamarrik mantenduz. Hodei hauek goizean han-hemenka euri pixka bat utz badezakete ere, orokorrean ateri egongo da.

Arratsaldeko ordu askotan hodeiak eta ostarteak eta giro ateria nagusituko dira. Gauean beste fronte batekin euritara joko du. Mendebaldeko haizea ibiliko da, tarteka bolada biziren batekin. Tenperaturan aldaketa gutxi, 20-22 graduan joaz goia.

Bihar giro motelarekin hasiko da eguna, non hodeiak ugariak izango diren eta oraindik tarteka euri langar pixka bat izango den. Eguerdirako edo gehienez arratsaldeko lehen ordurako ateri geratuko da eta egunaren bigarren zatia hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, giro atsegina nagusituz. Goizeko ipar-mendebaldeko haizeari, hego-mendebaldekoak emango dio paso. Tenperaturak gora egingo du, 22-24 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!