Giro ateri eta lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Erdi eta goi-mailako hodei ugari ostarteekin tartekatuz hasiko da eguna, non tanta solteren bat salbu, giro ateri eta lasaia izango den.

Arratsaldean aldiz hodeiak ugaritu eta trinkotu egingo dira eta tarteka zaparrada batzuk emango dira, nahiz eta, ez den euri askorik espero. Goizean hego-mendebaldeko haizea nagusituko da, arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatuz. Tenperaturak gora egingo du, 20-22 graduan joaz goia.

Bihar hodei ugarirekin hasiko da eguna, zerua estali xamarrik mantenduz. Hodei hauek goizean han-hemenka euri pixka bat utziko dute, baina ezer handirik ez. Arratsaldean aldiz euritarako joera zertxobait handixeagoa izango da, nahiz eta, litrotan oso gutxi botako duen. Mendebaldeko haizea ibiliko da, tarteka bolada biziren batekin. Tenperaturan aldaketa gutxi, 20-22 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!