Ostarteak irekiko dira arratsaldean

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Hodei askorekin hasiko da eguna eta han-hemenka euri zaparrada txikiren bat edo beste izango da.

Arratsaldean aldiz, atertu eta ostarteak irekitzen joango dira, egun amaierarako zerua nahiko garbi geratuz. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da goizean, ipar tenteagoa arratsaldean eta hego-mendebaldekoa gauean. Tenperaturak antzeko jarraituko du, 18-20 graduan joaz goia.

Bihar erdi eta goi-mailako hodei ugari ostarteekin tartekatuz hasiko da eguna, non tanta solteren bat salbu, giro ateri eta lasaia izango den. Arratsaldean aldiz hodeiak ugaritu eta trinkotu egingo dira eta tarteka zaparrada batzuk emango dira, nahiz eta, ez den euri askorik espero. Goizean hego-mendebaldeko haizea nagusituko da, arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatuz. Tenperaturak gora egingo du, 20-22 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!