Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko irailaren 5a

Hodei batzuk agertuko dira zeruan lehen orduetan, baina goizak aurrera egin ahala pixkanaka gutxitzera egingo dute eta giro ederra nagusituko da.

Arratsaldean, hodei solteren bat salbu eguraldi eguzkitsu eta ederrak jarraipena izango du. Haizeak goizean hego-ekialdetik joko du, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuz. Tenperaturak gora egingo du, 23-25 graduan joz goia.

Bihar giro ederrarekin hasiko da eguna. Goizean goi-mailako hodei fin batzuk ostarte zabalekin tartekatuko dira eta eguraldi eder batez gozatu ahalko da. Arratsaldearen gehienean antzeko joera errepikatuko da, baina azken orduetan mendebaldetik hodeiak ugarituko dira. Hala ere, ez da euririk espero. Hego-haizeak indarrean joko du egun guztian zehar. Tenperaturak nabarmen gora egingo du, 30-32 graduan joz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!