Zaparradak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko irailaren 4a

Giro kaskarrarekin hasiko da eguna, non zeruan hodei asko izango den eta zaparrada giroa nagusituko den.

Zaparradak ez dira oso ugariak izango, baina tarteka mardul botako du. Arratsaldean zaparradak askoz tartekatuagoak eta ahulagoak izango dira eta azken orduetan atertzera egingo du, ostarte zabalak irekiz. Mendebaldeko haizea bizi ibiliko da. Tenperaturak nabarmen behera egingo du, 20-22 graduan joaz goia.

Bihar hodei batzuk agertuko dira zeruan lehen orduetan, baina goizak aurrera egin ahala pixkanaka gutxitzera egingo dute eta giro ederra nagusituko da. Arratsaldean, hodei solteren bat salbu eguraldi eguzkitsu eta ederrak jarraipena izango du. Haizeak goizean hego-ekialdetik joko du, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuz. Tenperaturak gora egingo du, 24-26 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!