Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko irailaren 3a

Behe-laino pixka batekin hasiko da eguna eta goi-mailako hodei batzuk ere agertuko dira.

Eguzkiak behe-lainoa segituan xurgatuko du eta giro eguzkitsua nagusituko da. Arratsaldeko ordurik gehienetan antzeko joera nagusituko da, baina azken orduetan hodei baxuak ugarituko dira, zerua zikinduz, baina euririk gabe. Goizean hego-haizea nagusituko da, arratsaldean iparraldetik finkatuz. Tenperaturak gora egin eta 28-30 graduan joko du goia.

Bihar giro kaskarrarekin hasiko da eguna, non zeruan hodei asko izango den eta zaparrada giroa nagusituko den. Zaparradak ez dira oso ugariak izango, baina tarteka mardul botako du. Arratsaldean zaparradak askoz tartekatuagoak eta ahulagoak izango dira eta azken orduetan atertzera egingo du. Mendebaldeko haizea bizi ibiliko da. Tenperaturak nabarmen behera egingo du, 22-23 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!