Giro ateri eta lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko irailaren 2a

Erdi eta goi-mailako hodei batzuk zeruan direla hasiko da eguna, baina tanta isolaturen bat salbu, giroa ateria eta lasaia izango da.

Arratsaldean goi-mailako hodei finak ugariak izango dira, baina giroa argiagoa izango da eta eguraldi atsegina nagusituko da. Goizean hego-haizea nagusituko da, arratsaldean iparraldekoa sartuz. Tenperaturak gora egingo du, 24-26 graduan joaz goia.

Bihar behe-laino pixka batekin hasiko da eguna eta goi-mailako hodei batzuk ere agertuko dira. Eguzkiak behe-lainoa segituan xurgatuko du eta giro eguzkitsua nagusituko da. Arratsaldeko ordurik gehienetan antzeko joera nagusituko da, baina azken orduetan hodei baxuak ugarituko dira, zerua zikinduz, baina euririk gabe. Goizean hego-haizea nagusituko da, arratsaldean iparraldetik finkatuz. Tenperaturak gora egin eta 28-30 graduan joko du goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!