Zaparrada tartekatuak botako ditu, non, nahiz eta, orokorrean ahulak izan, tarteka mardulxeago botako duen. Arratsaldean zaparradak tartekatuagoak izango dira, baina ez du guztiz atertuko. Ipar-haizea bizi ibiliko da eta tenperatura antzeko edo zertxobait beherago kokatuko da, 19-21 graduan joaz goia.
Bihar hodei askorekin hasiko da eguna eta oraindik han-hemenka euri txiki pixka bat izango da. Eguerditik aurrera eta bereziki arratsaldean hodei geruza ez da hain trinkoa izango, aterruneak luzeak izango dira eta tarteka ostarteren bat edo beste irekiko da. Gauean berriro ere hodeiak ugarituko dira. Goizean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldekoa nagusituz. Tenperaturak gora egingo du, 21-23 graduan joaz goia.