Fronte bat sartuko da

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko uztailaren 23a

Egunsentian giro lasaia izango bada ere, goizeko lehen orduan fronte bat sartuko du, zerua estaliko du eta euritara joko du.

Zaparrada giroa nagusituko da, non orokorrean zaparradak ez diren indartsuak izango. Hala ere, ez da baztertzen puntualki mardulxeago botatzea. Joera honek egun amaiera arte iraungo du. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da. Tenperaturak behera egingo du, 20-22 graduan joaz goia.

Bihar giro iluna izango da goizean goizetik, non hodeiak nagusi izango diren eta euri giroa nagusituko den. Zaparrada tartekatuak botako ditu, non, nahiz eta, orokorrean ahulak izan, tarteka mardulxeago botako duen. Arratsaldean zaparradak tartekatuagoak izango dira, baina ez du guztiz atertuko. Ipar-haizea bizi ibiliko da eta tenperatura antzeko edo zertxobait beherago kokatuko da, 19-22 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!