Giro eguzkitsu eta ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko uztailaren 22a

Behe-laino pixka bat agertuko da zeruan goizeko lehen orduan, baina eguzkiak segituan xurgatuko du eta giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da.

Arratsaldeko ordurik gehienetan halaxe eutsiko dio, non soilik erdi eta goi-mailako hodei bakanen bat edo beste ikusiko dugun. Gauean hodeiak ugarituko dira. Ipar-haizea nagusituko da, gauean ipar-mendebaldera eginez. Tenperaturak gora egingo du, 24-26 graduan joaz goia.

Bihar egunsentian giro lasaia izango bada ere, goizeko lehen orduan fronte bat sartuko du, zerua estaliko du eta euritara joko du. Zaparrada giroa nagusituko da, non orokorrean zaparradak ez diren indartsuak izango. Hala ere, ez da baztertzen puntualki mardulxeago botatzea. Joera honek egun amaiera arte iraungo du. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da. Tenperaturak behera egingo du, 21-23 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!