Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko uztailaren 17a

Goizean goizetik zeru urdina eta giro eguzkitsua nagusituko dira.

Arratsaldeko zatirik handienean antzeko jarraituko du, baina gau partean itsasotik hodei baxuak ugarituko dira, gauean zerua estali xamarrik geratuz. Hala ere, ez da euririk espero eta giro lasaiarekin amaituko da eguna. Haize aldakorra izango da goizean, arratsaldean iparraldetik finkatuz. Tenperaturan ez da aldaketarik emango 26-28 graduan joaz goia.

Bihar zeru ilun eta giro tristearekin emango zaio hasiera egunari, non zerua estalirik egongo den eta euri txiki pixka bat ere izango den. Eguerdian eta arratsaldeko zatirik handienean, nahiz eta, zeruan hodeiak nagusitu, aterruneak luzeak izango dira. Gau aldera ordea berriro ere euritara joko du eta orduan ez da baztertzen ekaitzak jotzea ere. Ipar-mendebaldeko haize bizia nagusituko da eta tenperaturak behera egingo du, 23-25 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!