Ostarte zabalak irekiko dira

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko uztailaren 13a

Hodei batzuekin hasiko da eguna, baina goizean zehar eguzkiak lan egin eta ostarte zabalak nagusituko dira.

Arratsaldean mendebaldetik barrena hodeiak ugarituko dira eta zerua estaliago edukiko dute. Hala ere, hodei hauek ez dute euririk ekarriko eta giro lasaiarekin joango da arratsaldea. Haizea aldakor antzean ibiliko da, arratsaldean ipar ukitu batekin. Tenperaturak gora egingo du, 25-27 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!