Ekaitzetara joko du arratsaldean

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko uztailaren 11

Giro ederrarekin emango zaio hasiera egunari, non goi-mailako hodei finen bat edo beste ostarte zabalekin tartekatuko den.

Arratsaldean aldiz egoera aldatuz joango da. Bero-hodeiak garatuko dira barnealdetik barrena eta ekaitzetarako joera hartuko du. Ekaitzak tartekatuak izango dira, baina puntualki gogorrak izan daitezke, bereziki ilunabarrean. Ipar-haizea ibiliko da eta tenperaturak antzeko balioetan jarraituko du, 28-30 graduan joz goia.

Bihar egunsentian ekaitz hondarren bat geratuko bada ere, goizean giro lasaiagoa nagusituko da, nahiz eta, erdi eta goi-mailako hodei asko izan zeruan eta zaparrada isolaturen bat botatzea ez den baztertzen. Arratsaldean ordea egoera berriz ere ezegonkortu egingo da eta ekaitzetara joko du. Ekaitzak edonon leher daitezke, puntualki gogorrak izatea baztertu gabe. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperaturak behera egingo du, 24-26 graduan joz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!