Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko uztailaren 10a

Goizean litekeena da berriro ere behe-laino pixka bat sortzea, baina eguzkiak segituan xurgatuko du eta giro eguzkitsua nagusituko da.

Arratsaldean antzeko joera errepikatuko da, nahiz eta, arratsalde erditik aurrera bero-hodei batzuk garatuko diren. Bero-hodei hauek ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperaturak goraka jarraituko du, 28-30 graduan joaz goia.

Bihar giro ederrarekin emango zaio hasiera egunari, non goi-mailako hodei finen bat edo beste ostarte zabalekin tartekatuko diren. Arratsaldean aldiz egoera aldatuz joango da. Bero-hodeiak garatuko dira barnealdetik barrena eta ekaitzetarako joera hartuko du. Ekaitzak tartekatuak izango dira, baina puntualki gogorrak izan daitezke. Ipar-haizea ibiliko da eta tenperaturak behera egingo du, 26-28 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!