Giro eguzkitsu eta ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko uztailaren 9a

Behe-laino pixka bat eta hodei hondarren bat agertuko da goizean, baina eguzkiak segituan xurgatuko ditu eta giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da.

Arratsaldean hodei solteren bat salbu, zeruan urdinak nagusi izaten jarraituko du eta giroa eguzkitsua eta bikaina izango da. Goizean hego-ekialdeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuz. Tenperaturak gora egin eta 25-27 graduan errendituko da.

Bihar goizean litekeena da berriro ere behe-laino pixka bat sortzea, baina eguzkiak segituan xurgatuko du eta giro eguzkitsua nagusituko da. Arratsaldean antzeko joera errepikatuko da, nahiz eta, arratsalde erditik aurrera bero-hodei batzuk garatuko diren. Bero-hodei hauek ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperaturak goraka jarraituko du, 28-30 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!