Hodeitsu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko uztailaren 8a

Zeru hodeitsuarekin hasiko da eguna, non oraindik tarteka euri txiki pixka bat izango den.

Goiz erdian edo gehienez jota eguerdian atertu eta ostarteak irekitzen joango dira, arratsaldean askoz eguraldi argiagoa eta ederragoa nagusituz. Ipar-haizeak jotzen jarraituko du, baina tenperaturak zertxobait gora egingo du, 21-23 graduan joaz goia.

Bihar behe-laino pixka bat eta hodei hondarren bat agertuko da goizean, baina eguzkiak segituan xurgatuko ditu eta giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da. Arratsaldean hodei solteren bat salbu, zeruan urdinak nagusi izaten jarraituko du eta giroa eguzkitsua eta bikaina izango da. Goizean hego-ekialdeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuz. Tenperaturak gora egin eta 24-26 graduan errendituko da.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!