Ostarteak irekiko dira eguerdian

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko uztailaren 6a

Zeruan hodei dezente dela hasiko da eguna, baina hodei hauek apenas utziko duten euririk eta giroa lasaia eta atsegina izango da.

Egunaren erdiko orduetan gainera ostarte politak irekiko dira eta giro ederraz gozatu ahalko da. Arratsaldean ekaitz isolaturen bat eman daiteke, baina orokorrean ateri egongo da. Azken orduetan berriro ere hodeiak ugarituko dira, egun amaieran euri langar pixka bat botaz. Ipar-haizeak joko du eta tenperaturak behera egingo du, 22-24 graduan joz goia.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!