Ostarteak nagusi

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko uztailaren 4a

Hodeiak eta ostarteak tartekatuz hasiko da eguna, non ostarteak nagusi izango diren eta giroa argia eta atsegina izango den.

Arratsaldean zehar ere antzeko joera errepikatuko da, giroa eguzkitsua izanik. Azken orduetan berriro ere ez da baztertzen barnealdetik bero-hodeiren bat sartzea, baina ekaitzetarako probabilitatea txikia izango da. Ipar-haizeak jotzen jarraituko du, baina tenperaturak gora egingo du, 27-29 graduan joz goia.

Bihar goizeko lehen orduetan hodeiak ugariak izanagatik giro lasaia nagusituko da, baina eguerditik aurrera ezegonkortasuna areagotu egingo da. Zaparrada bakan batzuk izango dira, uneren batean ekaitzak jo eta zaparrada handi xamarren bat baztertu gabe. Gauean giroa lasaitu egingo da. Ipar-haizeak jotzen jarraituko du beste egun batez eta tenperaturak behera egingo du, 24-26 graduan joz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!