Giro argia eta atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko uztailaren 3a

Hodei dezenterekin hasiko da eguna, baina goizak aurrera egin ahala pixkanaka ostarteak nagusitzen joango dira eta eguerdi alderako giro argia eta atsegina nagusituko da.

Arratsaldeko ordurik gehienak halaxe emango dira, baina azken orduetan ez da baztertzen barnealdetik barrena ekaitzen bat sartzea. Ipar-haizeak jotzen jarraituko du, baina tenperaturak gora egingo du, 25-27 graduan joaz goia.

Bihar hodeiak eta ostarteak tartekatuz hasiko da eguna, non ostarteak nagusi izango diren eta giroa argia eta atsegina izango den. Arratsaldean zehar ere antzeko joera errepikatuko da, giroa eguzkitsua izanik. Azken orduetan berriro ere ez da baztertzen barnealdetik bero-hodeiren bat sartzea, baina ekaitzetarako probabilitatea txikia izango da. Ipar-haizeak jotzen jarraituko du, baina tenperaturak gora egingo du, 27-29 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!