Tenperaturak behera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko uztailaren 2a

Hodei askorekin hasiko da eguna eta baliteke euri pixka bat egitea.

Hodei hauek gainera han-hemenka euri txiki pixka bat utziko dute eta giroa motela izango da. Arratsaldean nahiko ateri egongo da eta ostarteren bat zabalduko da, baina hodeiak izango dira nagusi berriz ere. Ipar-haizea nagusituko da eta tenperaturak nabarmen behera egingo du, 23-25 graduan joaz goia.

Bihar hodei dezenterekin hasiko da eguna, baina goizak aurrera egin ahala pixkanaka ostarteak nagusitzen joango dira eta eguerdi alderako giro argia eta atsegina nagusituko da. Arratsaldeko ordurik gehienak halaxe emango dira, baina azken orduetan ez da baztertzen barnealdetik barrena ekaitzen bat sartzea. Ipar-haizeak jotzen jarraituko du, baina tenperaturak gora egingo du, 25-27 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!