Bihar, hodei batzuk agertuko dira goizean zehar, baina urriak izango dira eta eguzkiak azkar xurgatuko ditu, zeru urdina eta giro eguzkitsua nagusituz. Arratsaldean ez da aldaketarik emango eta eguraldi eguzkitsuak jarraipena izango du eguna amaitu bitarte. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da goizean, arratsaldean ipar-ekialdera aldatuz. Tenperaturak gora egingo du, 27-29 graduan joz goia.