Arratsaldean zehar ordea kostaldetik barrena hodei baxuak agertzen joango dira, zerua zikinago utziz. Hala ere, hodei hauek ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Ez da baztertzen gau aldera barnealdetik ekaitzen bat sartzea. Goizeko hego-haizeak ipar-mendebaldekoari emango dio paso eguerdian. Tenperatura antzeko kokatuko da, 30-33 graduan joz goia.
Bihar zeruan hodei dezente dela hasiko da eguna. Goizean hodei baxu batzuk ikusiko dira, baina eguerdi aldera zerua argiago agertuko da. Arratsaldeko lehen orduan ordea berriro ere hodeiak trinkotu eta egoera ezegonkortu egingo da. Tarteka zaparradak izango dira, puntualki ekaitzak jotzea baztertu gabe. Ipar-haizea nagusituko da egun guztian zehar. Tenperaturak nabarmen behera egingo du, 24-26 graduan joz goia.