Zerua urdin

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko ekainaren 20a

Goizean goizetik hasita zerua urdin agertuko da eta eguraldi eguzkitsu eta ederra izango da.

Arratsaldeko ordurik gehienetan ere antzeko joera errepikatuko da, nahiz eta, puntualki bero-hodeiren bat edo beste agertuko den, bereziki mendi inguruetan. Hodei hauek ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Goizean hego-haizea nagusituko da, arratsaldean ipar-ekialdera eginez. Tenperaturan aldaketarik ez, 30-33 graduan joz goia.

Bihar giro ederrarekin hasiko da eguna berriro ere, tarteka goi-hodei fin batzuk soilik agertuz zeruan. Arratsaldean zehar ordea kostaldetik barrena hodei baxuak agertzen joango dira, zerua zikinago utziz. Hala ere, hodei hauek ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Ez da baztertzen gau aldera barnealdetik ekaitzen bat sartzea. Goizeko hego-haizeak ipar-mendebaldekoari emango dio paso eguerdian. Tenperatura antzeko kokatuko da, 30-33 graduan joz goia.

 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!