Giro lasai eta eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko ekainaren 19a

Zeruan goi-hodei fin batzuk direla hasiko da eguna, baina giroa lasaia eta eguzkitsua izango da.

Arratsaldeko lehen orduak antzekoak izango dira, baina arratsalde erditik aurrera mendebaldetik eta hegoaldetik bero-hodeiak garatuko dira, azken orduetan ekaitzen bat baztertu gabe. Hego-haizea nagusituko da goizean, arratsaldean iparraldetik finkatuz. Tenperaturak goraka jarraituko du, 30-33 graduan joaz goia.

Bihar goizean goizetik hasita zerua urdin agertuko da eta eguraldi eguzkitsu eta ederra izango da. Arratsaldeko ordurik gehienetan ere antzeko joera errepikatuko da, nahiz eta, puntualki bero-hodeiren bat edo beste agertuko den, bereziki mendi inguruetan. Hodei hauek ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Goizean hego-haizea nagusituko da, arratsaldean ipar-ekialdera eginez. Tenperaturan aldaketarik ez, 30-33 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!